Gaur hasiko dira Herriartekoko lehen saioak
Asteburu honetan hasiko dira Gipuzkoako eskualde ezberdinetako Herriartekoko kanporaketak jokatzen. Aurtengo txapelketako lehen fasea eskualdeka antolatu da, eta eskualde bakoitza bere erara antolatuko da apirileko final laurdenetan kantatuko duen taldea aukeratzeko.
Gaur ostiralez izango dira lehen bi saioak. Urola eskualdeko saioa Zestoan izango da Harresi tabernan. Erralla eta Igerilari Artifizialak taldeak. Tolosaldean ere, Berastegin, Urepele elkartean, saioa izango da gaur, Beasti eta Oriako Iturria taldeak ariko dira elkarrekin kantuan.
Igandean Astigarragan
Buruntzaldean igandean izango da beren Herriartekoko lehen saioa. Astigarragako Ipintza sagardotegian ariko dira Astigarraga eta Hernanii taldeak aurrez aurre.
