Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Hiru saio jokatuko dira gaur Herriartekoan

2026/02/13
Donostialdea, Oarso eta Bidasoa eskualdeek osatutako adarrean gaur izango da lehen saioa. Honebestez, Herriartekoan murgiltzen den seigarren eskualdea izango da.

Inauterietako asteburuan ere ez du eteneik Herriartekoak. Hiru saio jokatuko baitira Urola Kosta, Goierri eta Donostialdea-Oarso-Bidasoa eskualdeetan. Gaur, ostiralez izango dira hiru saioak.

Lehengo astean hasitako bideari segiz, bigarren saioa izango dute Goierrin. Fase honetarako antolatutako saio denetan bezala hiru talde ariko dira lehian gaur Oridizian: Zumarraga Urretxu 2, Legorreta eta Osinalde 2. Saio honetako irabazleek eskualdeko finalerako txartela lortuko dute. Aurreko astetik sailkatuta daude Oriako Tramanak taldekoak.

Urola Kostan ere bigarren saioa izango dute gaurkoa. Zumaian izango dira aurrez aurre Zumaia eta Andraseñorak taldeak. Kasu honetan irabazlea eskualdeko final aurrekoetara sailkatuko da eta Allapunta taldearekin kantatuko du.

Ligaxka Donostia-Oarso-Bidasoako adarrean.

Hiru eskualdek osatzen duten adar honek gaur ekingo dio txapelketari. Hemen ligaxka formatuan antolatuko dira lehen fasean eta hiruna taldeko hiru multzo osatu dituzte. Errenterian izango da lehen saioa, Donostiako Balantxa eta Errenteriako Xenpelar bi taldeak ariko dira kantuan.

 

Andraseñorak taldea