Goierriko finala jokatuko da bihar Lazkaon
Aurrera doa Gipuzkoako Herriartekoa, eta horren seinale, iritsi da lehen eskualdeko finala. Goierriko adarreko 3 taldek kantatuko dute bihar Lazkaoko Biziolan eta bertan jakingo dugu zein izango den eskualdeko ordezkaria Herriartekoko final laurdenetan. Oriako Tramanak talde beasaindarrarekin Urretxu-Zumarragako bi talde ariko dira oholatzan nor baino nor. Biharko irabazleek apirilaren 17an kantatuko dute Zaldibidan Tolosaldeko irabazlearekin batera.
Beste 5 saio daude antolatuta gaurko. Urola Kostan eta Tolosaldean final aurreko fasean murgilduta daude. Zarautzen gaur izango dira eskualdeko bi final aurrekoak. Allepunta eta Andraseñorak taldeak izango dira lehen final aurrekoko parte hartzaile eta bigarrenean Joxe Jimenezen kasta eta Arrai nahastua. Tolosaldeko adarrean Tolosan dute hitzordua Beastik eta Tolosak.
Donostia-Oarso-Bidasoa eskualdean, ligaxka formatuan ari dira aurrera egiten herriartekoan. Añorgan Añorga eta Txingudi 2 taldeen arteko saioa izango da iluntzean, eta Donostiako Parte Zaharrean Bilintxi eta Txingudi 1 ariko dira kantuan.
