I. BEE - Villabona (2005)

Gipuzkoako Bertso Eskolen lehenengo Eguna izan zen maiatzaren 28an Villabonan, eta benetan egun borobila atera zen.

 Bertso eskolek antolatu eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bultzatuta, 30 bertso eskoletako ume, irakasle eta gurasoak elkartu ziren Villabonako ekitaldian. Parte hartzeari dagokionez, goizean 150 ume inguru bildu ziren eta arratsaldean 200 inguru, 8-18 urte bitartekoak. Helburua zen egun hori Gipuzkoako bertso eskola guztien bilgune eta festa ederra izatea, Gipuzkoako bertso eskolak elkar hobetu ezagutu, dinamika berriak martxan jarri, eta aurrera begirako elkarlanaren oinarria izatea. Alde horretatik, eta egunak izan zuen erantzuna ikusita, helburua erabat bete zen. Bertso eskoletako arduradunak oso pozik azaldu ziren egunak utzi zuen emaitzarekin.

Goizeko 10:30etan hasi zen eguna Villabonako plazan eta lehenbizi elkar ezagutzeko jokoak egin zituzten. 11:30etan, bertso eskolen saio bereziak izan ziren Gurea zinean: Legazpiarrek hasi zuten saioa eta Bergarako bertso es­kola sortu berriak jarraitu zion, hango hizkeran kantatuta. Ondoren etorri ziren: Oiar­tzun, Arrasate, Zumarraga, Urretxu, Goierri, Hernani, Villabona, Errezil, Soraluze, Zes­toa, Azkoitia eta Asteasuko taldeak.

Saio biziak eta politak egin zituzten bertsolari gaztetxoek: Oiartzundik neska koadrila aritu zen kantuan trikitixa eta panderoa lagun zutela, eta mutilei aritu ziren kantuan. Baita larrutu polita eman ere. Erre­zildarrek Heidin inspiratutako saio berezia egin zuten, mozorro eta guzti. Hernaniarrek bertso eskolako aurrekontu eskasia izan zuten ber­tso gai, eta bertso eskolako ele­mentuekin umorezko saio polita egin zuten. Villabonako umeei anfitrioi lana egokitzen zitzaien, eta soinu eta dantzarekin lagunduta egin zuten beren saio berezia. Bertsolari helduenek libreko saioa ere egin zuten: Unai Gaztelumendi añorgarra, Oier Iruretagoiena, Oier Aizpurua eta Aitor Urkola zarauz­ta­rrak, Aritz Garin villabonarra eta Jokin Sudupe azkoitiarra aritu ziren bapatean kantari, aurretik besteek botatakoei erantzuten.

Bazkalondoan, umeek berriro ere jokoak izan zituzten, hasteko. Gero, arratsaldeko ekitaldi nagusian Anjel Mari Peñagarikanok, Nerea Elustondok eta Unai Gaztelumendik ber­tso-komiki saioa egin zuten, umeen gozagarri.

Agenda

2019-08-22 Donostia Hitzaldia

Udako Ikastaroak. Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak. "Euskal kulturaren kontsumoa"

2019-08-22 Donostia Hitzaldia

Udako Ikastaroak. Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak. "Kultur sorkuntzaren transmisioa: ajeak eta erronkak"

2019-08-22 Donostia Hitzaldia

Udako Ikastaroak. Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak. "Egungo bertsozaletasunaren argazkiak"

2019-08-22 Donostia Hitzaldia

Udako Ikastaroak. Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak. "Euskal Kulturaren erronkak" mahai ingurua

Agenda osoa

BDB gaur

2016-07-30 Algorta

Amets Arzallus, Arrate Illaro Etxebarria, Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia

S. Lizaso
Bertsolaria saio denetan
ahalegintzen da benetan
urtean zehar eta udaran
haseran buruhaustetan
ta sentimendu bikoitza ohi da
sarri herriko festetan:
osagarriak gera batzutan
betegarriak bestetan. (bis)

A.Illaro
Baina festetan gauza politak
izaten dira gehienak
nik estimatzen ditut aurrean
izaten ditugun denak
baina badira pertsona batzuk
nire ustetan onenak
kriston ajea izanda ere
huts egiten ez dutenak. (bis)

I. Zubeldia
Etxetik irten goizean eta
abitzen naiz tirri-tarra
badakizue bizimodu hau
degula golfo xamarra.
Igo oholtzara eta agurra
hor sortzen da zoritxarra
bertsoarekin nahiko lan ez ta
mikroai heldu beharra. (bis)

A. Arzallus 
Eta batzutan tonbolaren  bat
panpin eta erregali
beste batzutan petardo batzuk
haur batzuk goruntz bidali.
Bertsolariak isiltasuna
nahi du bertsotan irauli
isiltasunik ez dagonean
ezin da ezer itzuli. (bis)

S. Lizaso
Gaur bezelaxe nunahitan ohi da
entzule talde fidela
beste batzuek gelditzen dira
paseatzen doazela.
Nahiz eta ohartu gure esanik
ulertzen ez digutela
guri begira gelditzen dira
hontza trenari bezela. (bis)

A.Illaro
Joan eta inork ez entzutea
badakit zer den ondo nik
eta badakit nor egoten den
sarri egin barik lorik.
Lehenengo rondan gauza onik nik
ez dut ez entzun askorik
baina Algortan ez da izaten
kexatzeko motiborik. (bis)

I. Zubeldia
Gauza txarrak dauzka ta gauza onak
nola bata ta bestea
dena ez degu beti alaia
ta dana ez da tristea
ez da erreza errepidean
honuntzaino iristea
baina ederra da etorri ta zai
zaudetela ikustea. (bis)

A. Arzallus 
Festa giroak arretarekin
badu arazo sakona
kolapsatuta daude gainera
Bilbo, Donosti, Baiona
aipatu dugu paseokoen
geldirik ezin egona.
Hainbeste gauz txar ta gu bertsotan
zerbait badu oso ona. (bis)

Lekuona, Manuel

Hil 1987-07-30

Baliarrainen eman zien hasiera apaizbideko ikasketei (1904). Gasteizko apaizgaitegian burutu zituen bere ikasketak 1915ean. 1916an eman zuen meza berria. Gasteizko Apaizgaitegiko euskara irakaslea iz...

Zabaleta Lekuona, Juan (1894-1950)

Hil 1950-07-30

Monika Galarragarekin 1922an ezkondua. Eskolan bi urte besterik ez zituen egin, baina ikasteko izugarrizko gogoa ekarri zuen txikitandik. Mahaian ere irakurtzen jarduten zen. Belar-txortenak hautsi e...

Maitatua sobera I / Uharte jauregia I

Bertso hauek UMORE EDERRIAN izeneko doinuan ere kantatu izan dira Ikus. Mariya 31; Unatua heldu naiz¿dakar izenburu Pedro Joan Etxamendi luzaidetarrak Auspoa 288 doinu bildukako 60 garrenean.