Gipuzkoa

Jarduera osagarriak

Agenda

2019-06-25 Arrasate Jaialdia

Sanjuanak. Bertso sioa

2019-06-27 Zarautz Jaialdia

Sanpelaioak. Bertso saioa

2019-06-28 Donostia Berezia

"Eta... zer gehiago?" ikuskizuna

Agenda osoa

BDB gaur

2017-06-25 Leioa

Sustrai Colina

B. Vidal
Gaur egun modan ote
da bertsolaritza?
S. Colina
Moda kontuan neurtzen
al duzu bizitza?
Gu behintzat ezpainetan
doinua ta hitza
plazaz plaza bastante
gustora gabiltza.

B. Vidal
Lau urteren ostean 
aurten txapelketa
S. Colina
eta agian berriz 
beteko da BECa
baina guretzat nahiz ta
ez den berriketa
ni gehiago pozten naiz
plaza hau beteta.

B. Vidal
Finalista gazteena
izan zinen behin zu.
S. Colina
Zahartu naizela eman
didazu abisu
ispiluan aurrean
ni`re ez nago itsu
baina beti ezin da
jarraitu berdintsu.

B. Vidal
Ta BECeko oholtzan
txapeldun bazina
S. Colina
neretzako litzake 
une atsegina
nahiz ta egin nahi nukeen
nere ahalegina
han guztiok daukate
intentzio berdina.

B. Vidal
Txapelik gabe ere
maiteko zaitugu.
S. Colina
Jakin zazu horretaz
nengola seguru
txapelik gabe ibili
leike munduz mundu
lehen ere holako asko
egin baititugu. 

Buenos dias txanbergo jauna

Guk egokitu diogu Pello Errotaren bertso ezaguna, beti honelaxe kantatu dugulako gure inguruan. 1982ko Bertsolari Txapelketan Ziolarrek Tolosan eta Ziardak Azkoitin; 1989koan 15 ariketa desberdinetan; Uztapide, Garmendia, Arozamena, J. Lizaso, Lazkano… Eskolarteko txapelketan ere entzun dugu noizbait. Doinu hau asko erabili dute garai batean.