Gipuzkoa

Gu ere bertsotan

Azken urteetan, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak gehien landu duen eremua hezkuntza arautuarena izan da. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bere ardatz estrategiko nagusietako bat bertsolaritzaren transmisioa du. Hala ere, ezin aipatu gabe utzi bertsolaritzaren transmisioak hizkuntzaren normalkuntzari eta kultura herrikoiaren eraberritzeari egiten dien ekarpena. Egun, Gipuzkoa osoko 52 herri eta 132 ikastetxetan, 10.000 gazte inguru ari dira “Ahozkotasuna eta Bertsolaritza” proiektua lantzen. Beraz, egituratuta eta egonkortuta dagoen proiektua dela esan dezakegu.

Bertsolaritzari buruz zerbait gehiago jakin edo ikasi eta bertso eskoletara salto egiteko tranpolin garrantzitsua da hezkuntza arautuko proiektua. Herri bakoitzeko biztanle kopuruaren arabera aldatzen den arren, esan dezakegu D ereduko LH 4., 5., eta 6. mailetan ikasleen % 80k lantzen duela (gutxi gorabehera) Gu ere Bertsotan proiektua. Era berean, beste hizkuntza ereduetan ikasten duten ikasleekin ere lan egiten dugu. Zentzu horretan, aipagarria da gure proiektuak Gipuzkoako zenbait eremutan euskararen erabileraren sustapenean duen garrantzia. Hainbat irakasleren iritziz, bertsolaritzako eskolak dira haurrek euskaraz hitz egiteko eta euskaraz pentsatzeko duten esparru bakarra.

Edozein modutan, hiru esparruen arteko oreka topatu nahi da Elkartean. Gainera, sustapena, ikerkuntza eta komunikazioa ere eguneroko jardunean txertatu nahi dira, euskal gizartean bertsolaritzak merezi duen tokia izan dezan. Horretarako, 15 pertsonaz osatutako lantaldea du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Horietatik 13 tokiko eragileak dira, bertso eskoletan eta hezkuntza arautuan eskolak ematez gain, bailaretako eragile lanak egiten dituzte. Modu horretan bertso eskolen arteko harremanak sustatu eta haiei sustengua ematea ziurtatzen da. Tokiko eragileen lana koordinatzeko eta proiektuari osotasuna emateko, Elkarteko koordinatzailea eta administraria daude.

Agenda

2018-12-14 Ordizia Lagun-artekoa

Herrikoko I. Urtemuga Festa. Bertso bazkaria

2018-12-14 Alegia Jaialdia

Bertso saioa. Aiztondo vs Alegi

2018-12-14 Asteasu Berezia

Pello Errotaren mendeurren ekitaldia. Hitzaldia eta bertso-saioa

2018-12-14 Bergara Sariketa

Bergarako Bertsolari Txapelketa Nagusia. 2. finalerdia

Agenda osoa

BDB gaur

1993-12-12 Markina-Xemein

Jon Enbeita

Inorentzako ez da atsegin
horrelako zoritxarrik:
hamabost urte lau metroetan
libertadean itxarrik.
Hemen bertsotan aritzea da
azken batean alperrik...
Urte hauetan zer egin dudan
ez daukat horren izparrik;
ez da nahikoa han daudenetaz
akordatzea bakarrik.(bis)

Hamabost urte argi gabeko
samintasunez beteak,
tristura digu bihotzeratzen
soilik hori esateak;
ordurik ordu, egunik egun,
pasatzen dira urteak
noiz puskatuko kateak eta
noiz zabalduko ateak;
baina kanpotik hautsi behar dira
giltzapetako kateak. (bis)

Ez gaitu inor aspaldi biltzen
benetako zorionak...
Hainbat izardi, hainbeste odol,
Herriagatik emonak;
gaur ere soilik etorri dira
bere negarraren sonak;
bildu gaitezen, saia gaitezen,
berdin andre zein gizonak.
Ea noiz diran Euskadirentzat
preso gabeko Gabonak! (bis)

Perurena, Juan

Jaio 1930-12-12

...

Sentimentua sartu zitzaidan

Latinezko "Salve Regina" gregoriano ezagunean oinarritu da Amuriza honen sorkuntzan.