Gipuzkoa

Bertso Eskolak

Geroz eta gehiago dira beren kabuz bertso eskoletara joaten diren neska-mutikoak. Halere, hezkuntza arautuan egiten den lana ezinbestekoa da zentzu horretan.

Esparru honetako helburu nagusia da herri bakoitzak bertso eskola garatu bat izatea, hau da, egun batez bertako ikasle izan zirenak irakasle izatera iritsi eta taldearekin aurrera egiteko kanpoko eragileen beharrik ez izatea. Era berean, horrek herriko bertso ekitaldietako parte hartzaile/antolatzaile/bultzatzaile izatera eramango ditu, eta kasu gehientsuenetan udalekin elkarlanean antolatuko dituzte ekitaldiak.

2012. urtean, Euskal Herriko Bertsozale Elkartean Bertsolaritzaren mapa osatu dugu. Herrialde guztien artean landu dugun tresna izan da. Tresna hori, tokian tokiko beharrak zein diren jakiteko erabiliko da. Era berean, bertso eskolekin batera landu ahal izango ditugu behar estrategikoak.

Bertso eskolen historia.

Agenda

2022-01-29 Amasa-Villabona Berezia

"Erik eta Win" emanaldia

2022-01-30 Donostia Berezia

"Tabuen kutxatik oholtzara" bertso saio solidario musikatua

2022-02-05 Pasaia Jaialdia

IV. Bertso saioa

2022-02-11 Orio Berezia

"Bederatzikoa", pianoa eta bertsoa

Agenda osoa hemen