Twitter Facebook Instagram YouTube

Bizkaia

Maiatzaren 25ean Bizkaiko bertsolaritzaren jaia ospatuko da Abadiñon

2019/05/16
Abadiñon izango dira aurten Bizkaiko eskolarteko finalak, idatzizkoa eta bat-batekoa, eta baita Taldekako finala ere.

Abadiñoko probalekuan, egun osoko egitarauaz gozatzeko aukera izango dugu, maiatzaren 25ean.

 

ESKOLARTEKOAK

Idatzizko finalarekin emango diogu hasiera egitarauari, goizeko 10:00etan. Bizkaia osoko 150-200 gaztetxo inguru batuko dira Abadiñoko probalekuan, eta ordu bete inguru izango dute proposatutako ariketak egiteko.

Gaztetxoak 5 mailatan egongo dira banatuta: 5. Maila / 6. Maila / DBH 1 / DBH 2 / DBH 3 eta batxilergoa.

Finalera sailkatzeko, hainbat kanporaketa egin dira.

2019-05-09 Barakaldo. Eskolarteko idaztziakoa

Barakaldon, maiatzaren 9an egindako sailkapen saioa. 

Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko finala 11:30ean hasiko da. Oholtzan 8 bertsolari gazte arituko dira bertsotan:

  • Amaiur Atxa Zubero
  • Ander Sarriugarte Agorria
  • Bittor Altube Sarrionandia
  • Janire Arrizabalaga Munduate
  • Maider Altuna Urbina
  • Maite Sarasola Isazelaia
  • Peio Lago Iturriaga
  • Peru Irastorza Santxo

Eskolarteko sariketa maiatzaren 7an hasi zen Deustun, eta 4 kanporaketa jokatu dira, maiatzaren 7, 8, 13 eta 15ean, Deustun, Durangon, Lemoan eta Getxon, hurrenez hurren. Guztira 14 eta 18 urte bitarteko 38 bertsolarik hartu dute parte Bizkaiko Eskolartekoan.
Kanporaketa bakoitzeko irabazleak zuzenean lortu du finalerako txartela, eta gainontzeko 4ak puntuazioz sailkatu dira.

Abadiñoko saioan buruz burukoa jokatzen duten 2 bertsolariak, gainera, Euskal Herriko Eskolarteko finalera sailkatuko dira. Euskal Herriko Eskolarteko finala ekainaren 8an izango da Saran, eta Euskal Herri osoko 14 bertsolarik hartuko dute parte.

2018-05-06 Eskolarteko finala

Iazko bat-bateko finala. Balmaseda, 2018-05-06

 

BAZKARIA

Eguerdian bazkari herrikoia izango dugu. Bazkarirako tiketak hartzeko azken eguna maiatzaren 20a izango da. Tiketak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragarri 10€-ren truke.

*Aukera begetarianoa gura duenak, edota edozelako alergiarik duenak, idatzi mesedez bizkaia@bertsozale.eus helbidera.

 

TALDEKAKOA

Eguna borobiltzeko, arratsaldean, Taldekako finala izango da 17:00etan. Sarrera doakoa da.

Taldekakoaren helburua Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria eta, era berean, eskualdeak aktibatu eta indartzea da.

Aurtengoa bigarren edizioa izan da, guztira 21 taldek eman dute izena, eta ia 200 parte-hartzaile aritu dira txapelketan.

Parte hartzaileen perfila anitza izan da oso. Parte hartzaileen artean egon dira, oso gazteak direnak, beteranoak, aspaldi bertsotik aparte ibili direnak, hasiberriak, Bizkaiko Txapeldunak, Txapelketetan parte hartu dutenak, edo sekula parte hartu ez dutenak. Helburua aniztasun hori lortzea zen, eta lortu da.

Gainera, Bizkaiko eskualde guztietako ordezkaritza egon dago.

Hurrengoak dira, finalera sailkatzea lortu duten 3 taldeak:

2017 06 03 mx 2 IMG 4107

Taldekako finala 2017. Markina-Xemein, 2017-06-03

Aukera dago, goizean edo arratsaldean etortzeko, eta bai eskolarteko bat-bateko finalerako eta baita taldekako finalerako ere, doako da sarrera.