Twitter Facebook Instagram YouTube

Bizkaia

Maider Altunak irabazi du Bizkaiko eskolarteko lehenengo kanporaketa

2019/05/07
Gaur jokatu da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren lehenengo kanporaketa; guztira hamabi gaztetxo oholtzaratu dira Deustun jokatu den saioan.

Martxan dago Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketa. Gaur jokatu da lehenengo kanporaketa Deustun, eta hamabi gaztetxok parte hartu dute bertan. Puntu gehien batu dituena Arrigorriagako Maider Altuna izan da.

2019-05-07 Eskolartekoa Deustu

Hauek izan dira bederatzi parte hartzaileak:

  • Mikel Arrate
  • Maider Altuna
  • Amaiur Atxa
  • Gerizeti Zubiaurre
  • Hegoi Larrazabal
  • Iker Portillo
  • Oier Mendiolagoitia
  • Koldo Villanueva
  • Maddi Izaola
  • Urko Iurrebaso
  • Zaloa Garate
  • Maddi Iturrieta

2019-05-07 Eskolartekoa Deustu

Gai-emaile lanetan Etxahun Lekue aritu da, eta epaileak Leire Etxebarria, Miriam Juaristi eta Ander Txakartegi izan dira. Idazkaria Idoia Anzorandia izan da.

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak lau kanporaketa izango ditu. Ondorengoak dira hurrengo hiru kanporaketak:

  • Maiatzak 8, 17:00etan, Durangoko Kurutziaga ikastolan
  • Maiatzak 13 16:30ean, Lemoan, Jubilatuen gaineko aretoan
  • Maiatzak 15, 17:00etan, Getxon, Erromoko kultur etxean

2019-05-07 Eskolartekoa Deustu

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta gainontzeko lau bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala maiatzaren 25ean jokatuko da Abadiñoko probalekuan. Finaleko egunean egongo den bazkarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu ahal  dira.