Twitter Facebook Instagram

Bizkaia

Peru Irastorzak irabazi du Bizkaiko eskolarteko laugarren kanporaketa

2019/05/15
Gaur jokatu da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren laugarren eta azken kanporaketa; guztira hamaika gazte oholtzaratu dira Getxon jokatu den saioan, eta erabakita geratu da maiatzaren 25eko finala

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako azken kanporaketa jokatu da gaur Getxon. Gaurko saioan puntu gehien batu dituen bertsolaria Peru Irastorza, eta beraz, finalerako txartela zuzena lortu du.

2019-05-15 Eskolartekoa Erromo

Ondorengo hamaika gazteak izan dira gaurko protagonistak:

  • Jare Torralba
  • Oier Rementeria
  • Oihan Diaz
  • Peru Irastorza
  • Txomin Aiartza
  • Amets Zulueta
  • Ane Barcena
  • Peio Lago
  • Izaro Gascon
  • Olaia Cancelo
  • Izaro Bilbao

Gai-emaile lanetan Beñat Vidal aritu da eta epai mahaia Leire Etxebarria, Miriam Juaristi eta Joseba Santxok osatu dute. Idazkari lanetan, berriz, Idoia Anzorandia aritu da.

2019-05-15 Eskolartekoa Erromo

 Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko Txapelketak 4 kanporaketa izan ditu, eta puntu gehien batu dituzten zortzi bertsolariak izango dira, datorren maiatzen 25ean, Abadiñoko probalekuan jokatuko den finalean:

  • Maider Altuna
  • Bittor Altube
  • Maite Sarasola
  • Peru Irastorza
  • Ander Sarriugarte
  • Janire Arrizabalaga
  • Peio Lago
  • Amaiur Atxa

2019-05-15 Eskolartekoa Erromo

Maitzaren 25ean egun osoko jaia egongo da Abadiñoko probalekuan:

  • 10:00etan: Bizkaiko Eskolarteko idatzizko finala
  • 11:30ean: Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko finala
  • 14:30ean: bazkaria (bazkari txartela salgai: www.bertsosarrerak.eus atarian)
  • 17:30ean: Bizkaiko taldekako txapelketaren finala