Twitter Facebook Instagram YouTube

Bizkaia

Bittor Altubek irabazi du Bizkaiko eskolarteko bigarren kanporaketa

2019/05/08
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren bigarren kanporaketa jokatu da gaur; guztira zortzi gazte oholtzaratu dira Durangon jokatu den saioan

Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketari atzo eman zitzaion hasiera Deustun, eta gaur bigarren kanporaketa jokatu da Durangoko Kurutziaga ikastolan. Zortzi gaztek egin dute gaurkoan bertsotan eta Bittor Altube izan da puntu gehien batu, eta beraz, finalerako txartela lortu duen bertsolaria.

2019-05-08 Eskolartekoa Durango

Hauek izan dira zortzi parte hartzaileak:

  • Jokin Ansotegi
  • Ismael Aomar
  • Sara Asenjo
  • Bittor Altube
  • Ander Sarriugarte
  • Irune Basagoiti
  • Araitz Katarain
  • Eider Gallastegi

Gai-emaile lanetan Itxaro Juaristi aritu da, eta epaileak Leire Etxebarria, Ander Txakartegi eta Miriam Juaristi izan dira. Idazkaria Idoia Anzorandia izan da.

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak lau kanporaketa izango ditu, bi jokatu dira dagoeneko, eta ondorengoak dira hurrengo bi kanporaketak:

  • Maiatzak 13, 16.30ean, Lemoan, Jubilatuen gaineko aretoan
  • Maiatzak 15, 17:00etan, Getxon, Erromoko kultur etxean 

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta gainontzeko lau bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala maiatzaren 25ean jokatuko da Abadiñoko probalekuan. Finaleko egunean egongo den bazkarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke.