Azken edizioak

Bertso Eguna 2018

Kantuen letra sorkuntza eta bertso idatziak helduleku hartuta berrartu zuen Bertso Egunak bere bidea. Goizean mahai-ingurua egin zen Mungiako Torrebillela eraikinean, eguerdian hiru bertso-bazkari elkarte banatan, eta arratsaldean emanaldia Olalde aretoan. Mungiako Udalaren eta Taket Bertsolaritza Alkartearen laguntza izan zuen Bertsozale Elkarteak.

Bertso Eguna 2018 - Gehiago irakurri

Bertso Eguna 2016

Hiru ate gorri; halabeharrez, bat aukeratu behar. Zein, ordea? Bertsolariak antolatzailearen deia jasotzen duenetik oholtzan gaia entzunda kantuan hasi bitartean hartu beharreko erabakiak izan zituen Bertso Egunak helduleku. Goizean emanaldi musikatua, arratsaldean jaialdia eta gauen bertso afaria izan zituen menu.

Bertso Eguna 2016 - Gehiago irakurri

Bertso Eguna 2015

Hamabi aulki ikusten dira. Jolaserako jarrita daude aulkiak, bakoitza postura eta kolore batean. Bertsolariei jolaserako proposamena egingo zaie, jolastea nahiko genuke, baina serio jolastea; bertsotan egin dezatela. Ez espero bestelako espektakulorik: bertso saio bat izango da.

Bertso Eguna 2015 - Gehiago irakurri

Bertso Eguna 2014

“Azalera” lelopean, generoa izango da aurtengo Bertso Egunaren sakoneko gaia eta 55 bertsolarik eta beste 9 kultur sortzailek zein taldek hartuko dute parte goizetik gauera egingo diren hiru ekitaldi nagusietan.

Bertso Eguna 2014 - Gehiago irakurri