Bertso Eguna 2020
Aramaiora joan ginen 51. Bertso Eguna ospatzera. Aramaioko Udalarekin eta Aramaioko bertso-eskolarekin antolatu genuen elkarlanean, eta beste zenbait elkarteren laguntza ere izan genuen: Amillena Aramaioko turismo elkartea eta Iparra-Hegoa kasu, bazkariak hartu zituzten elkarteez gainera.
- 12:30ean, herriko erdigunean, bertso ibilbide gidatua egin genuen. Gidari lanetan, hainbat bertsolari: Amaia Iturriotz, Andoni Egaña, Ane Zuazubiskar, Irati Majuelo, Jokin Uranga, Martin Abarrategi, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Xabi Igoa
- 14:30ean, ibilbidea amaituta, bazkaltiarrak bertso bazkaria eskainiko den elkarteetara bideratu ziren.
- Ehiztari txokoan, Nerea Elustondo eta Unai Iturriaga
- Izarra elkartean, Eneko Lazkoz eta Miren Artetxe
- Uribarriko elkartean*, Onintza Enbeita eta Sebastian Lizaso
- Zabolako elkartean*, Ane Labaka eta Iñaki Viñaspre
- Eskolako jangelan, Jone Uria eta Beñat Gaztelumendi
(*Bi elkarte horietara joateko autobus zerbitzua egokitu zuen elkarteak herrigunetik: 14:30ean, Uribarrirako; eta 14:45ean, Zabolarako)
- 19:00etan, plazatik hasita, Urola erdiko trikitilariak
* Arabako Bertsozale Elkarteak Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa aurkezteko baliatu zuen hitzordua, baita urteko batzarra egiteko ere. Aurkezpena 9:00etan izan zen eta 10:00etan batzarra. Biak Aramaioko udaletxean egin ziren.
ARGAZKIAK: |