Bertso Eguna 2019

Bertso Egunak eta Bertso Eskolen Egunak bat egin zuten 2019an; hala, bertso eskola izan zuen gai arratsaldeko emanaldiak. Goizean ere izan zer egina, noski.

Bertso Eguna 2019 - KartelaUrtarrilaren 26an Barañainen izan zen 50. Bertso Eguna eta harekin batera ospatu zen Bertso Eskolen Eguna ere. Horretarako, egun osoko egitarau potoloa antolatu genuen Bertsozale Elkarteak, Barañaingo Udalak eta Barañaingo Bertso Eskolak.

  • 15:00etan, Barañaingo udaletxearen aurrean atondutako karpan, bazkaria eskaini zen. 235 bazkaltiar elkartu ginen, eta egurrezko lurra eta berogailuak izan genituen Iparra-Hegoa ekimenak prestatutako menu goxoa dastatzeko.

MENUA: Barazki edo haragi paella | haragi gisatua | postrea eta kafea.

Txartelak: www.bertsosarrerak.eus atarian (15 euro)

Sarrerak: www.bertsosarrerak.eus atarian (arrunta 15 euro; bazkideek 12 euro; eta, gazteek 10 euro)

  • 21:30ean, Barañaingo udaletxearen aurrean atondutako karpan, kontzertuak: Oinutsik, Hezurbeltzak eta Kasu

 

* Nafarroako Bertsozale Elkarteak urteroko batzarra egiteko baliatu zuen hitzordua. Urtarrilaren 26an Barañainen egin zen, kultur etxean, 9:45ean.

ARGAZKIAK:

IKUS-ENTZUNEZKOAK:

HEMEROTEKA: