Araba

Neguko Bertsoa Bizi Gazte egonaldia

2018/12/06
Neguko hotza berotzeko Bertsoa Bizi Gazte egonaldia burutuko da Gabonetako oporraldian.

Urtarrilaren 2, 3 eta 4ean Lautadako gazte bertsozaleek bertsoaz eta sormenaz gozatzeko aukera paregabea izango dute. lautadako Kuadrilla eta Bertsozale Elkartearen eskutik aterako da aurrera lautadarekin muga egiten duen Ziordia herri sakanarrean. Amarauna gune autogestionatuan izango da.
13 urtetik 16 urtera bitarteko lautadako eta Arabako beste eskualdeetako gazteak daude gonbidatuta.
Abenduaren 28a baino lehen eman behar da izena.