Araba

Murgiako plazan eman zaio amaiera Arabako Eskolartekoari

2023/06/27
14 urtetik beherako gaztetzoen Eskolartekoa Murgian amaitu zen ekaianren 17an. Bi modalitate ezberdinetako sortzaileak elkartu ziren bertan, Arabako ikastetxe denetan proposatutako lanari erantzundakoak eta Murgian bertan inprobisazio lanetan aritu ziren Arabako bertso eskoletakoak.

Apirilean heldutako lanari finala emango zitzaion hilaren 17an. Arabako eskualde, ikastetxe zein bertso eskola ezberdientan 2700 ikaslek idatziz jasotako lanetako batzuk eskualdeko topaketetatik pasa ostean Arabako finalean egoteko para izan zuten.  

Hamalau urtetik beherako gaztetxoek gelan 2-5 lagun arteko talde txikitan, proposatutako hiru gaiei erantzun behar izan zioten 4 kopla edo bi bertso sortuaz. 

Hauexek lan hori egiteko aukeran izandako gaiak:

1. Irla batean urtebete bakarrik egon zarete, komunikatzeko modurik gabe. Gaur itzuli zarete. Nolakoa izanda zuen abentura?

2. Marrazki bizidunak zarete, ze marrazki bizidun? Zergatik?

3. Irakasleak/zuzendaritzakideak izango zarete. Nolakoa izango da zuen ikastetxea hemendik aurrera?

Maiatzean zehar eskualdez eskualde izan dira hainbat topaketak, idatzizkoen sari banaketak eta bat-bateko dozenaka erakustaldi. Saio arinak eta jendetsuak izan dira. 

Eta beraz finalean bertso jarriak nahiz inprobisatzen aritutakoak Hontza Xtremera joango dira iraileren 9an.

Hemen eguneko argazki galeria.