Maiatzean zehar oinak buruan ibili gara!

2018/05/22
Arabako sei eskualdetan burutu dira topaketak eta Zigoitin emango zaio amaiera.

Oinak buruan lelopean Arabako 6 eskualdetan izan dira Maiatzean eskolarteko topaketak. 2000 ikaslek parte hartu dute bertso idatzien lehiaketan gelan bertan hasita eta eskualdez eskualde sailkatutako taldeek oholtza gainera igo eta haien lanak jende aurrean kantatu dituzte. Oionen, Amurrion, Gasteizen, Aramaion, Oionen eta Kanpezun izan dira aurtengo jaialdiak eta 500 haur eta guraso batu dira guztira giro ezin hobean. Arabako bertso-eskoletan dauden 14 urtez beherako haurrek ere bat-bateko erakustaldi bikainak egin dituzte.  

Gorbeialdeko Topaketa, Aramaio

Lautadako Topaketa, Agurain

Aiaraldeko Topaketa, Amurrio

Mendialdeko Topaketa, Kanpezu

Gasteizko Topaketa, Gasteiz

Arabar Errioxako Topaketa, Oion

Orain finalaren txanda izango  da,  Maiatzaren 26ean, larunbat honetan Zigoitin. 11etan hasita, Araba osoko bertso idatzien finala eta bat-bateko bertso-eskolen emanaldiarekin emango zaio amaiera 2018ko Arabako eskolartekoari.