Araba

Hontza Xtremen eman zioten arabar gaztetxoek hasiera ikasturteari

2023/09/13
Larunbatean Hontza Xtremen elkartu ziren ekainean Eskolartekoa oholtza gainean amaitu zuten arabar gaztetxoak. 14 urtez beherako bertsolari finalistek sari ederra izan zuten.

Aurtengoan ere, Araba osoko bertsolari gaztetxoenek Oletako Hontza Extrem abentura parkean goiz pasa edo arratsalde pasa bikaina egiteko aukera izan zuten, Eskolartekoan finalista izanagatik jasotako oparia. 

Bi txandatan banatu ziren, goizean Hezkuntza Arautuko 63 ikasle, eta arratsaldean Arabako Bertso-Eskoletako 24. Otxandioko igerilekutik Oletako abentura parkeraino abiatu ziren oinez, bidean elkarrekin solastu eta elkar ezagutzeko edo harremanak sendotzeko parada izan zuten. Parkean arnesak jantzi eta bertako adituen azalpenak entzundakoan, grabitateari erronka egin eta banan-banan zuhaitzetan zehar igotzen hasi ziren. Tximinoen eran, zuhaitzetik zuhaitzera, broma eta irribarre urduri artean igaro zituzten goiz eta arratsaldea gure bertsolari gazteek etxerako buelta iritsi zitzaien arte.

 

Batzuentzat bigarren edo hirugarren aldia izan arren gozatu handia hartu zuten. 

Laister, Araba osoko hirugarren zikloko gaztetxo askok landuko dute bertsolaritza eskolan eta herri ezberdinetako bertso-eskolak ere martxan jarriko ditugu.

Araba bertsolari eta bertsozale berrien zain dago… zeren zain zaude?

Eman izena bertso-eskolan! (Egin hemen klik eta bertso eskolan izena emateko formularioa zabalduko zaizu)