Araba

Arabako Bertsolari Gaztetxoen XXII.eskolartekoa Arabako txoko denak bertsoz zipriztindu ostean larunbatean amaituko da

2017/05/24
Gasteizko Zaramana pilotalekuan amaituko da larunbat honetan.

Aurreko ostiralean, maiatzak 19,  Arabako hainbat puntatan, sinkronizaturik bezala gaztetxo andana izan genuen bere bertso jarriak publikoaren aurrean kantatuz. Arabako 14 urtez beherako 2500 ikasle inguruk parte hartu du ekimen honetan.

 

Kanpezuko Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean, jokatu zen Arabar Mendialdeko topaketa. Maeztu eskola eta Mendialdea ikastetxeko  80 ikasle eta guraso inguru batu ziren festa giroan. Maila eta adin tarte bakoitzean aukeratutako bertsoak kantatu zituzten ikasleek oholtza gainean, merienda goxo bat lagun artean egiteko saskitxo bana jaso zuten taldeek opari eta ondoren bat-bateko saio ludikoa eskaini zuten Mendialdeko bertso-eskolako irakasle den Julen Zulaika eta Mendialdeko ikastetxetan irakasle dabilen Oihane Pereak. Ondoren guraso eta haurrentzako otordutxo bat egon zen, festa giroan hasitakoa festa giroan amaitzeko.

 

 

Eguraldi bikaina lagun bertaratutakoek ostiraleko poteoa plazan Altxa kopla hori egitasmoko saioarekin borobildu ahal izan zuten. Bertso-egun dotorea Mendialdean.

Gorbeialdeko eskolarteko topaketa berriz Zigoitiko Kultur Etxeko  aretoan izan zen. Bertan bost ikastetxe ezberdinetako 13 lan saritu ziren: Garazi Ikastola, Virgen de Oro ikastetxea, san Martin eskola, Gorbeia eskola eta Izarra Herri eskolakoak, hain zuzen.

Idatzizko sorta hauen aurkezpena baino lehen, Aramaioko Bertso Eskolako lau gaztetxoren bat-bateko jardunaz gozatzeko aukera izan zuten hurbildutako guztiek. Hauek lau oinak eta bukaera emanda  ariketak egin zituzten ehun pertsonatik gorako entzulegoaren aurrean. Bat-batean aritutakoek haien saria jaso zuten, baita lehen aipatutako hamahiruek ere. Aipagarria ere, DBH 1eko sorta bat saritua izan zela, baita Legutioko Bertso Eskola ere, aurkeztutako lan guztien mailagatik.

Arratsalde ederra izan zen, bertso, algara eta nerbio artean. A zer nolako jende betekada. Hurrengorako prest daude jadanik!

Eta Altubepean ez ziren atzera geratu. Amurrion beste 100 lagun inguru elkartu ziren Aiaraldeko ordezkari gisara, bertan Urduñako, Artzieniegako, Aiarako, Artziniegako, Laudioko eta Amurrioko ikasleak izan ziren. 16 bertso sorta izan ziren sarituak.

 

Baina hau ez zen han amaitu!! Aste honetan izango baititugu azken topaketak, bi hain zuzen ere baina leku eta egun berean, maiatzaren 27an Zaramaga pilotalekuan. Lehenik Gasteizko Topaketa izango da goizeko 10etan, amaitutakoan Arabako 14 urtetik beherako gaztetxoen Bertso Eskoletako kideak izango ditugu bat-batean.

Eguerdiko 12etan Araba mailara sailkatuko bertso sortak entzuteko parada izango dugu, horretarako arabako geografia osotik etorriko dira beraien lanak aurkeztera. Amaitzean hamaiketako eder bat egingo dugu Zaramagako parkean bertan eta jolas batzuk egingo ditugu eskualde ezberdinetako ikasleak ezagutzeko.

 

 

 

 

                    facebook abe  twiter abe  

Agenda

2017-11-18 Gasteiz Sariketa

Bertsotruk. Euskal Herriko Bertso Eskolen arteko desafioa: Tolosaldekoak vs Kakiturri. Bertso bazkaria

2017-11-18 Gasteiz Lagun-artekoa

Arabar Gazte Euskaltzaleon II. Topaketa. Bertso bazkaria

2017-11-19 Amurrio Txapelketa

Bertsolari Txapelketa Nagusia. Finalaurrekoa

2017-11-24 Izarra Sariketa

Bertxoko Sariketa. Bertso pikoteoa

Agenda osoa