Araba

Zatoz Bertso Eskolara!! Bertxoratu 2022-2023

2022/10/04
Martxan da Arabako Bertso-Eskoletako izena ematea. Izen ematea ONLINE izango da eta herri ezberdinetako aurkezpenak heltzear dira.

2022-2023ko ikasturtea martxan jartzera goaz, ikasturtea asmo onez eta ilusio berriz hasteko unea da. 

Arabako 15 herritako bertso eskolak abiatzeko unean dira, adin tarte guztietako taldeak daudelarik. Guztira 150 ikasle baino gehiagok  parte hartzen du urtero. 

Jendaurrean aritzen dira, paniko eszenikoa gainditzen, ideiak modu eraginkorrean antolatu eta azkartasunez inprobisatzen ere ikasten da bertso-eskolan. Kantu inprobisatuaren bidez gero bizitzako arlo askotan baliatu ahal izango dituzten hainbat trebetasun sozial eta pertsonal eskuratzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek.  

Eskaintza gehienek beren parekoa dute gazteleraz eta zaila da euskararentzat esparruak irabaztea egoera honetan. Are gehiago euskararentzat hain gogorra izan den urte honetan. Baina bertsoa euskaratik dator eta euskaraz da soilik, horrek oso berezi egiten du. 

Bertso-eskola euskara informal, lagun arteko eta naturalago batenganako zuzeneko zubia izan daiteke. Zuzeneko eragina du ikasleen euskararen jarrera, erabilera eta kalitatearen hobekuntzan. Baino batez ere lagun artean gozatzeko lekua da.

Aurtengoan ere Eñaut Aiartzaguenaren irudia du izen emate kanpainak, Arabako bertso-eskoletako ikasle eta irakasleen kanturako gogoa eta bizipoza ederki adierazten duena. 

Izena ematea  ONLINE formularioa bete eta Elkartea zuekin harremanetan jarriko da taldeak osatzeko. 

Hemen deskarga dezakezu informazio gehiago dakarren eskuorria.

HERRI EZBERDINETAKO KUTSO HASIERA ETA AURKEZPENAK :

  • LEGUTIOKO BERTSO ESKOLA: Urriaren 14an, ostirala, 17:00etan Guraso bilera.  
  • ARAMAIOKO BERTSO ESKOLA: Urriaren 21ean, ostirala, 19:00etan aurkezpen saioa.. Klaseak Urriaren 10ean hasiko dira. 
  • AGURAINGO BERTSO ESKOLA: Urriaren 13an, osteguna, 18:00etan. Aurkezpena eta kurtso hasiera. 
  • ZALDUONDOKO BERTSO ESKOLA: Urriaren 26ean, asteazkena, 16:45etan  Udaletxean, aurkezpena eta kurtso hasiera. 
  • ASPARRENGO BERTSO ESKOLA: Urriaren 14ean, ostirala, 16:30tan Araiako Kultur Etxean 
  • BASTIDAKO BERTSO ESKOLA: Azaroan jarriko da martxan, mahats bilketa ostean. 
  • GASTEIZKO BERTSO ESKOLA: Urriaren 7an, ostirala (17:30ean gaztetxoak, 18:15 gazteak)
  • KANPEZUKO BERTSO ESKOLA:  Urriaren 20ean, osteguna, 17:00etan Kultur etxean. 
  • LAUDIOKO FAKTORIAKO BERTSO ESKOLA:  Urriaren 19ean, asteazkena,  19:00etan, Faktorian. 

Guzti hauetaz gain Urrian zehar beste hainbat talde ere martxan jarriko dira, Arabako bertso-eskolen mapan ikus ditzakezuenak. 

Arabako haur, gazte eta helduen taldeak urritik aurrera bazter guztietan ariko dira kantari. Eta zu? zeren zain zaude? 

Animatu Bertso Eskolara!

 

 INFO + 945010505 - o.perea@bertsozale.eus