Araba

XXIV. Arabako Bertsolari Gaztetxoen Eskolartekoa eta Bertsoa Bizi Gazte Eguna

2019/05/07
Maiatzaren 11an, Legution burutuko da Bertsoa Bizi Gazte egunaren 3. edizioa eta egitarau barruan Arabako Bertsolari Gaztetxoen XXIV. Eskolartekoa jokatuko da.

 

Eguna goizean goiz hasiko dute bertaratuko diren gaztetxoek. 9etan Kanpezutik abiatuko da autobusa Legutiorantza eta bidean Gasteizen egingo du geldiunea.

10:30ean Bertsoa Bizi Gazte lehiaketan parte hartu duten taldeek sortutako bideoklipen emanaldia izango da. Ondoren hamaiketakoa izango da eta goiza amaitzeko 14-18 urte artekoen Eskolarteko saioa burutuko da.

Martin Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Beñat Cano, Danel Herrarte, Aitor Ugarte eta Eli Zaldua arituko dira kantuan.

Saio ostean bazkaria izango da (bazkarian izena emateko, deitu edo bidali mezu edota whatsapp bat 688 69 58 75 zenbakira edota bidali mezu bat email helbide honetara: bertsoabizi@gmail.com). Izena emateko azken eguna osteguna, maiatzaren 9a izango da. Autobusa eta bazkaria parte hartzaileek doan eta gainontzekoek 10 euroren truke.

Jarraian dantza plaza, sari banaketa eta amaiera jaia izango da.

Egun handia izango da, animatu!