Martxoaren 2an irekiko da Arabako udaberriko bertso barnetegian izena emateko epea
Azken urteetan bezala, Pazko asteko oporraldian euskaraz jolastu eta bertsoez gozatzeko, inguruko natura eta kultura hobeto ezagutzeko helburuarekin Udaberriko Bertso Abentura burutuko da. Arabako haur eta gaztetxoek norbere herritik gertuko lagun berriak egin, bertso munduan murgildu eta ondo pasatzeko aukera paregabea izango dute. Lautada eta Gorbeialdeko Kuadrillekin eta Laudio, Amurrio, Aiara, Artziniega, Urduña eta Oiongo Udalekin elkarlanean antolatu dira bi egonaldiak.
Udaberriko oporraldia probestuz, lehen egonaldia apirilaren 7tik 9ra bitartean izango da, asteartetik ostegunera eta bigarrena apirilaren 9tik 11ra bitartean, ostegunetik larunbatera. 2014 eta 2015 urteetan jaiotakoei dago zuzendua eta bertso eskolan dabiltzan 2013an jaiotako ikasleek ere aukera izango dute barnetegian parte hartzeko. Barnetegi batean edo bestean izen-ematea norberaren aukerakoa izango da dataren arabera.
Plaza kopurua mugatua da eta beraz ekintza babesten duten udalerri eta Kuadrilletako parte-hartzaileek lehentasuna izango dute izena ematerako orduan, bigarren irizpidea izen-ematearen ordena izango delarik. Izen ematea bera ONLINE izango da eta link honetan ageri den formularioa bete beharko da horretarako. Izen ematea martxoaren 2ann zabalduko da eta 16an itxi.
Prezioa 55 eurokoa da antolatzaile diren Kuadrilla eta Udaletako parte-hartzaileentzat, eta gainerakoentzat 75 eurokoa. Izen-ematea onartutakoan ordainketa gutuna helaraziko da posta elektronikoz.


*LEHENTASUNA
Gorbeialdeko Kuadrilla: Aramaio, Legutio, Arrazua-Ubarrundia, Zuia, Zigoitia, Urkabustaitz,
Lautadako Kuadrilla: Dulantzi, Donemiliaga, Agurain, Asparrena, Barrundia eta Iruraitz-Gauna,
Amurrio, Laudio, Artziniega, Aiara, Urduña eta Oiongo haurrek izango dute