Araba

Ozaetan, larunbat honetan 3. eta 4. aurre-kanporaketak

2014/10/02
Larunbat honetan Arabako Bertsolari Txapelketako beste bi aurre-kanporaketa jokatuko dira

Larunbat honetan, urriak 4, 16:30tatik aurrera, Ozaetako Iduia jauregian jokatuko dira 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketarako 3. eta 4.aurre-kanporaketak.

16:30ean Oier Suarez gai-emailearen gidaritzapean Paula Amilburu, Iker Pastor, Jon Ruiz de Pinedo, Iñaki Cabeza, Josu Campo eta Asier Rubio arituko dira.

Lehenengo saioa bukatu ondoren, 18:15ean, 4.aurre-kanporaketa jokatuko da. Marta Ugarteren esanetara Unai Mendibil, Ainhoa Comas, Unai Bengoetxea, Maite Murga, Peru Abarrategi eta Jon Sanchez arituko dira.

Saio bakoitzaren irabazleak lortuko du txartela 2015ean jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketarako. Beste bertsolariak sailkapen orokorraren zain geratuko dira. Aurreko astean jokatu ziren aurre-kanporaketetan Zigor Enbeita eta Xabi Igoa sailkatu ziren.

 

Jarraipena, sailkapena... http://www.bertsozale.eus/eu/araba/2015eko-arabako-bertsolari-txapelketarako-aurre-kanporaketak

2014-10-04 abtx15 3 eta 4 aurrekanporaketak Ozaeta