Araba

Oihane Perea, Irati Anda, Julio Soto eta Peru Abarrategi, bertsotan

2022/12/07
Ostegunean, Salburua gizarte etxeko aretoa girotu zuten Oihane Perea, Irati Anda, Julio Soto eta Peru Abarrategiren bertsoek, Arabako bideo-kopla lehiaketaren hirugarren edizioaren sari banaketan.

 

 

Arabako Bertsozale Elkarteak eta ALEAk elkarlanean —Gasteizko Udala, Laboral Kutxa, BAHK eta Elkar erakundeen babesarekin— antolatutako bideo-kopla lehiaketak "gero arte" esan du, laugarren ediziora arte. Hirugarren edizio honi amaiera borobila emateko, hori bai, sari banaketa eta bertso saio paregabea antolatu genituen ostegunean, azaroaren 1ean, Gasteizko Udalak sustatutako Euskararen Astearen barruan.

Oihane Perea, Irati Anda, Julio Soto eta Peru Abarrategi bertsolariekin batera, Uxue Diaz de Zerio —gai jartzaile gisa—, Nahiara Eizagirre eta Aintzira Gorosabel —musika eta laguntza eskaintzeko— izan ziren oholtza gainean. Ordubete inguruko bertsio saioa entzuteaz eta saritutako bideo-koplak ikus-entzuteaz gain, talde irabazleek zegozkien sariak jaso zituzten.

ALEA