Araba

OHOLTZAPETIK entzulea epaile egitasmoa Legution bukatu da

2016/05/16
Aurreko 4 saioetan publikoak aukeratutako lau bertsolariek kantatu zuten: Manex Agirre, Oihane Perea, Izar Mendiguren eta Serapio Lopez. Legution jaialdi dotorea bertsozaleen gozamenerako.

Udaberriarekin batera Arabako Bertsozale Elkarteak egitasmo berri bat martxan ipini zuen: “Oholtzapetik  entzulea epaile”. Arabako 16 bertsolari 4 saioetan banatuta, entzuleek hala erabakita lau bertsolarik hauek kantatu zuten azken saioan: Izar MendigurenOihane PereaManex Agirre eta Serapio Lopez


2016-05-13 legutio oholtzapetik 1
Lehiaren eta jolasaren arteko oreka horretan, Legution egin zen azken saioa. Irabazlerik gabeko saioa izanik plazako saio baten izaera izan zuen. Bizia eta dibertigarria, hurbildu ziren bertsozaleentzat; horixe zuen helburu, hain zuzen ere, bertsozaleei saio polit bat eskaintzea.

Aintzane Irazusta gai-jartzailearen eskutik bertsolariek Legutioko kultur etxeko oholtza gainetik eta oholtzapetik kantatu zuten.

OHOLTZAPETIK egitasmoa jarraitzeko hemen  http://www.bertsozale.eus/eu/araba/proiektuak/oholtzapetik2016

2016-05-13 legutio oholtzapetik 2