Araba

Manu Bendala izan da irabazle Zigotin burututako Oholtzepetik 2. saioan

2023/07/06
Zigotin jokatu zen ostiralean, 2023ko "OHOLTZAPETIK entzulea epaile" egitasmoaren bigarren saioa. Entzuleen txalo zaparradaren dezibelimetroak Manu Bendala erabaki zuen saioko garaile.

Bertsolariei plazak eskeini eta entzuleari saioak gerturatzea helburu duen "Arabako bertsolariak OHOLTZAPETIK entzulea epaile" egitasmoa ekainaren 23an abiatu zen Amurrion. Bihgarren saioa Zigoitin izan zen ostiralean. Bertan arituko ziren honako bertsolariak Oier Suarez gai jartzailearen aginduetara Xabier Antia, Aroa Arrizubieta, Manu Bendala, Eukene De los Aires, Oihane Perea eta Ekaitz Samaniego.

Arratsalde ederra egiten zuen saiorako, ez hotz ez bero, baina bertsolariek berotu zuten giroa, umore errima ederrak bota zituzten bertaratuen gozamenerako. Saio amaieran entzuleek bertsolariek egindako lana txalotu zuten, zeinek txalo dezibelio gehiago jaso hark irabaziko baitzuen eguneko ekitaldia eta hau hala izanik, Manu Bendala izan zen garaile, eskualdean bertan finkatutako bertsolaria.  

Oholtzapetik 3. jardunaldia, eta irailera arteko azkena datorren ostiralean, uztailak 14, Ozaetako tabernako plazan jokatuko da, arratsaldeko 19:00etan. Oihane Perea gai jartzailearen eskutik Sabin Abarrategi, Hegoi Amabizka, Irati Anda, Unai Anda, Orlando Arreitunandia eta Iñaki Viñasprek kantatuko dute.

Hemen egin Oholtzapetik egitasmoaren jarraipena, argazkiak eta beste.