Araba

Murgian 14 urtetik beherakoen Eskolarteko finala

2023/06/13
2023ko Arabako Eskolartekoa amaiera izango da Murgian larunbatean. Arabako eskualde ezberdinetatik 14 urtez beherakoen disziplinan aukeratutako lanen sortzaileak arituko dira kantuan goizeko 10etan hasita.

Apirilean heldutako lanari finala emango zaio asteburu honetan. Arabako eskualde, ikastetxe zein bertso eskola ezberdientan 2700 ikaslek idatziz jaso dituzte gai baten inguruan inprobisatutako bertsoak. 

Hamalau urtetik beherako gaztetxoek gelan 2-5 lagun arteko talde txikitan, proposatutako hiru gaiei erantzun behar izan zioten 4 kopla edo bi bertso sortuaz. 

Hauexek lan hori egiteko aukeran izandako gaiak:

1. Irla batean urtebete bakarrik egon zarete, komunikatzeko modurik gabe. Gaur itzuli zarete. Nolakoa izanda zuen abentura?

2. Marrazki bizidunak zarete, ze marrazki bizidun? Zergatik?

3. Irakasleak/zuzendaritzakideak izango zarete. Nolakoa izango da zuen ikastetxea hemendik aurrera?

Maiatzean zehar eskualdez eskualde izan dira hainbat topaketak, idatzizkoen sari banaketak eta bat-bateko dozenaka erakustaldi. Saio arinak eta jendetsuak izan dira. 

Beraz ikasturtea goia joaz amaitu dugula esan genezake baina amaiera are handiago izatea nahi genuke eta ekainaren 17an, Murgiako Bea plazan elkartuko gara. Eskualde bakoitzean finalerako propio aukeratutako lanen erakustaldia egingo da eta bertso eskoletako gaztetxoen inprobisazioak entzungo dira. 

Sari ederra izango dute gainera oholtzara igotzen diren gaztetxoek, irailaren 9an Hontza Xtrem abentura parkean egun pasa bat egingo dute elkarrekin.

Honenbestez kurtsoari amaiera polita emango diote arabar haur bertsozaleek. Hurrengo urtean gehiago eta hobeto posible bada bederen.