Murgiako finalaurrekoa girotzeko egitaraua

2013/10/28
Azaroaren 17an Murgian jokatuko den finalaurrekoa girotzeko bertso-saio sorta proposamena.

Azaroaren 17an, 2013ko Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusiak egingo du bisita Murgiara. Palatu kiroldegian jokatuko da txapelketako 4. finalaurrekoa.

Okasioak hala eskatzen duenez, Zuiako Udalak, gau eskolak, Bidabarri elkarteak eta Murgiako bertso eskolak egitarau interesgarria antolatu dute, finalaurrekoa girotzeko.

- Azaroak 3, Mikologia erakusketan bertso-saio bat

- Azaroak 7, Bertsolari filma proiekzioa

- Azaroak 8, Institutuan bertso-saio 4 bertsolariekin

- Azaroak 13, saio didaktikoa TN zer den azaltzeko

- Azaroak 14, bertso-afaria