Araba

Martxan da Ærrimatu

2021/11/24
Udazken amaieran Ærrimatu egitasmopean hiru saio burutuko dira Arabako hiru herritan.

Igandean eman zitzaion hasiera Arabako Aldundiak babesturiko egitasmo berriari: "Ærrimatu Arabako bertsolariak herriz herri". Oholtzako saiok izango dira, lau bertsolari eta gai jartzaile arabarrekin. 

Lehen saioa igande honetan burutu zen, azaroaren 21ean, Ozaetako udaletxean. Kantuan Manex Agirre, Irati Anda, Izar Mendiguren eta Oier Arbina. Gai jartzaile Aintzane Irazusta garitu zen.

Zigotiko Kultur Etxean izango da bigarren saioa, 19:30ean. Unai Anda, Xabi Igoa, Aroa Arrizubieta eta Iñaki Viñaspre arituko dira kantuan eta  Oier Suarez gai jartzen.

Hirugarren eta azken saio Bastidan izango da, abenduaren 11n, 19:00etan Kultur Etxeko aretoan. Oihane Perea, Peru Abarrategi, Orlando Arreitunandia eta Unai Bengoetxea arituko dira Idoia Marauriren gidaritzapean. 

Saioen jarraipena eta argazkiak hemen.