Maiatza, kobazulotik ateratzeko garaia

2019/04/05
Arabako Bertsolari Gaztetxoen XXIV. Eskolartekoa (14 URTETIK BEHERAKOAK). Bidali zuen bertso sorta Maiatzaren 6a baino lehen. Maiatzean zehar ESKUALDEETAKO TOPAKETAK eta Maiatzaren 25ean ARABAKO finala eta festa ZIGOITIAN

14 urtez azpiko Arabako eskolartekoa

 

Arabako Bertsolari Gaztetxoen XXIV. Eskolartekoa

(14 URTETIK BEHERAKOAK)

IDATZIZKO TXAPELKETAREN OINARRIAK
PARTEHARTZAILEAK: 14 urte arteko haur eta gaztetxoak (Lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako lehen zikloa)
TALDEKA izango da, 2-4 laguneko taldeak
EGIN BEHARREKO LANAK: 2 bertso edo 4 kopla
GAIAK (bat aukeratu)
- Zer aldatuko zenuke zure herrian
- Ate magiko bat bazenu nora joango zinateke eta zertara
- Zer uste duzu dugula umeek helduei erakusteko?

Lanak bidaltzeko AZKEN EGUNA: Maiatzaren 6a.

NOLA ENTREGATU:
• Eskura: zure ikastetxeko bertsolaritza irakasleari entregatu, irudi baimen orri sinatuarekin batera.
• Posta arruntez: Arabako Bertsozale Elkartea. AMAIA ZENTROA Benito Perez Galdós Z/g. 01002 GASTEIZ
• e-postaz: araba@bertsozale.eus. Mezuan jarri zuen datuak eta atxikita bertso sorta.


ESKUALDEETAKO TOPAKETAK

Maiatzean izango dira eta bertan epaimahaiak hautatutako taldeek haiek sorta kantatu eta saria jasoko dute. Bertso-eskolek bat-bateko erakustaldia egindo dute. 

• Maiatzaren 10ean LAUTADAKO TOPAKETA Agurainen, Zabalarte aretoan, 17:30ean
• Maiatzaren 17an GORBEIALDEKO TOPAKETA Aramaioko kultur etxean, 17:30ean
• Maiatzaren 17an MENDIALDEKO TOPAKETA, Kanpezuko kultur etxean, 17:30ean.
• Maiatzaren 17an AIARALDEAN, Amurrioko katekesi aretoan 17:30ean
• Maiatzaren 19an GASTEIZKO TOPAKETA, 10:00etan F. Garcia Lorca Antzokian (Lakua)
• Maitzaren 19an ARABAR ERRIOXAKO TOPAKETA Oionen, Kioskoan 12:00etan

 

FINALA
maiatzaren 25ean Zigoitiko polikiroldegian
• 11:00etan Eskualdeetako 5 topaketetan aukeratutako bertso sortak (finalistak)
• 12:00etan bat-bateko bertsoen erakustaldia bertso-eskolen eskutik
• 12:30etan sari banaketa eta amaieran hamaiketakoa

ESKUORRIA DESKARGATU 

 

Arabako XXIV eskolartekoa