Araba

Maeztun aurkeztuko da 2023ko Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa

2023/01/12
Hilaren 14an, larunbata, aurkeztuko da 2023ko Arabako Bertso Kuadrilla Arteko txapelketaren zazpigarren edizioa.

Bertso Eskolaka, Kuadrillaka, eskualdeka antolatzen den taldekako ekimena da Kuadrilla artekoa. Ekimen kolektibo eta herrikoia, Arabako bertso-eskolek sortzen duten egituran oinarritzen dena. Ekimen honetan taldeka parte hartzeak bertsogintza eta inguruko bertsolaritza mugimendua astintzen ditu, parte hartzea errazten du, bertso-eskolak indartzen ditu eta bertsozaletasuna sustatzen du.

Larunbat honetan, hilaren 14an, 10:00etan Maeztuko udaletxean izango da zazpigarrren Arabako Kuadrilla artekoaren aurkezpena. 

Txapelketaren berri, informazioa ondorengoek dute:

-Arabako Bertsozale Elkartearen izenean Egoitz Iradier Elkarteko sustapen arduradunak.

- Txiki Antia eta Xabier Antia bi talde parte hartzailetako ordezkariak. 

Txapelketa urtarrilaren 27an hasiko da eta martxoaren 25ean bukatuko da.