Araba

Maddi Agirrek jantzi du Arabako Eskolarteko txapela

2022/05/21
Arabako gazte belaunaldia urtetik urtera hazten!

Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak 27. edizio bete du aurtengoan eta Maddi Agirre izan da garaile.

Larunbatean jokatu da 14-18 urte bitarteko Arabako Eskolarteko Txapelketa Gasteizko Federico Garcia Lorca aretoan 14 urtetik beherako txikien idatzizko eta bapateko bertsolari gaztetxoenen Gasteizko topaketaren ostean. Giro bikaina izan zen goiz osoan zehar eta maila bikaineko bertsoak entzuteko parada izan dute bertaratutako haur gazte eta helduok.

Goizeko 10tan Eskola ezberdinetatik aukeratutako bertso idatziak entzun eta gero, Armentiako Bertxilika Bertso Eskolako ikasleak aritu ziren bapatean. Behin motorrak berotuta 12eta aldera has da 14-18 urte bitarteko Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Taula gainean 8 bertsolari hauek abestu dut: Irati Martinez, Maddi Agirre, Eukene De los Aires, Samuel Rodriguez, Hegoi Amabizka, Sabin Abarrategi, Gari Arexolaleiba eta Danel Herrarte. Zortziko handian naiz txikian egin eta gero, Maddi, Eukene, Hegoi eta Danel pasa dira bakarkako lanak egitera. Edizio honetan ere txapelaren jabe Maddi Agirre egin da bigarrenez eta beraz aurtengoa ere bere etxean pasako du txapeldunek eskurik esku urtez urte pasatzen duten  egurrezko mikrofonoa.  Maila ederra erakutsi dute denek ere.

Maddi eta Danel joango dira Iurretan ekainaren 18an jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketara Arabako ordezkari gisa. Bertara hurbiltzera gonbidatu nahi ditugu Arabako bertsozale guztiak.

IKUSI HEMEN ARGAZKIAK

Urtez urte eta edizioz edizioz edertzen doan txapelketa da gurea. Jarraitu dezagun lanean, bertsoz bertso Araba kantuz bustitzen!