Arabako lurrak lozorrotik esnatuz

2022/01/31
Lurrari oles eginez hasiko dute otsaila Arabako bertso eskolek. Agate Deunaren bezperan herrietako hainbat kulturgilerekin batera lurrari ernatzeko deialdiari ekingo diote bertsoz eta musikaz.

Leku batzuetan errotutako eta beste batzuetan horrenbeste errotu gabeko usadioari eutsi nahian Arabako bertso eskolek eta tokian tokiko beste kulturgile batzuekin batera urtarrilari agur esango diote. Egunak luzatzen doaz, neguko lozorroa poliki poliki uzten hasi beharrean dagoela gogorarazi nahian lurrari eta kimu berriak ekarriko dituen udaberria gertu dela iragarriz. 

10 saio burutuko dira Arabako herri eta eskualdeetan zehar.

Otsailaren 4an

LEGUTIO: 9:00etan ikastolan hasita. Garazi ikastolako ikasleak, Legutioko bertso eskolako gaztetxoak, Unai Anda eta Peru Abarrategi bertsolariak. 

AGURAIN: 12:30ean Lautada ikastolatik hasita. Xabi Lasa eta Oihane Perea bertsolariekin. 

 

ARAIA: 16:30ean Kultur Etxean hasita. Araiako Bertso Eskolako gaztetxoak, Oihane Perea eta Aitor Najera bertsolariekin.

 

LAUDIO: 17.30ean Basoan hasita. Faktoriako bertso eskola, Iñaki Cabeza eta Asier Rubio bertsolariekin. Herriko eragile ezberdinek antolatua: Basoa, Kirikiño taldea, Ugarte bizirik, Arabako Bertsozale Elkartea eta Laudio BHI.

 

GASTEIZ:  17.30ean Amaia zentroan hasita. Gasteizko bertso eskoletako ikasle eta irakasleak.  

GASTEIZ, Salburua auzoa17:30ean  Ekialdeko parkean elkartuko dira eskola eta elakrte ezberdinetatik etorriak. Maddi Agirre eta Gorka Pagonabarraga bertsolariekin. Auzoko eragile ezberdinek antolatua: Kalez Kale, Salburua Burdinbide Auzo Elkartea, Sarburu Kultur Elkartea, Oihan Guraso Elkartea, Aintzira Guraso Elkartea eta Errekabarri Eguzki Ikasleen Guraso Elkartea.

BASTIDA:  17:30 udaletxeko plazan hasita. Bastidako txistulariak eta Bastidako Bertso eskolako kideak. 

MENDIALDEA: 18.30etan Urbison hasita. Mendialdeko bertso eskola, Ekaitz Samaniego eta Andere Arriolabengoa bertsolariekin.

 

OION: 19etan Oiongo euskaltegitik hasita. Txandrio Bertso Eskolako kideak, Beñat Otamendi, Unai Bengoetxea eta Iker Olabarrieta bertsolariekin.

Otsailaren 5ean

ARAMAIO: 9.30ean plazan hasita. Bertso eskolako bertsolariak. Herriko eragile ezberdinek antolatua: Aramaixoko Bertso Eskola, Papargorri Abesbatza, Triki Kalejira Trikitixa Eskola eta Alaiak Jubilatu Elkartea.

 

Makilak gora, ieup!