Araba

Lautada eta Gorbeialdeako haurrentzat Bertso abentura apirilean izango da

2024/02/27
Arabako Bertsozale Elkarteak Gorbeialdeko eta Lautadako Kuadrillen laguntzarekin hiru eguneko egonaldia antolatu du Espejon apirilaren 4tik 6ra bitartean.

OHARRA:  GORBEIALDEA eta LAUTADAKO BERTSO ABENTURA izen ematea  ITXITA DAGO, plaza guztiak beteta daude.

Azken urteetan bezalaxe, Pazko asteko oporraldian euskaraz jolastu eta bertsoez gozatzeko, inguruko natura eta kultura hobeto ezagutzeko helburuarekin Bertso Abentura burutuko da. Arabako haur eta gaztetxoek norbere herritik gertuko lagun berriak egin, bertso munduan murgildu eta ondo pasatzeko aukera paregabea izango dute aurtengoan ere. Lautada eta Gorbeialdeko Kuadrillekin elkarlanean antolatu da egonaldia. 

Udaberriko oporraldia aprobetxatuz, apirilaren 4tik 6ra bitartean izango da, ostegunetik larunbatera, 11-14 urte bitarteko haurrentzat. Autobus zerbitzua egongo da, eta izen ematea itxi ondoren jakinaraziko dira autobusaren ibilbidea, ordutegiak eta geltokiak. Prezioa 50 eurokoa da antoaltzaile diren Kuadrilletako parte-hartzaileentzat, eta gainerakoentzat 70 eurokoa. Izena ematea onartutakoan ordainketa gutuna helaraziko da posta elektronikoz.  

Parte hartzeko dagokion eskualdeko formularioa bete beharko da.  Edukiera mugatua izango denez, antolatzaile diren eskualdeetako haurrek izango dute lehentasuna, eta izen-ematearen ordena izango da bigarren irizpidea.

 

 EGONALDIA Apirilaren 4, 5 eta 6an ESPEJON  (BETETA- COMPLETO)

(2010, 2011, 2012 eta 2013an jaiotakoak)

LEHENTASUNA 

Aramaio, Legutio, Arrazua-Ubarrundia, Zuia, Zigoitia, Urkabustaitz,

Dulantzi, Donemiliaga, Agurain, Asparrena, Barrundia eta Iruraitz-Gaunako

haurrek izango dute

OHARRA:  GORBEIALDEA eta LAUTADAKO BERTSO ABENTURA izen ematea  ITXITA DAGO, plaza guztiak beteta daude.