Araba

2015eko Arabako Bertsolari Txapelketa jokatuko duten bertsolariak larunbat honetan erabakiko da

2014/10/09
Elosun osatuko da 2015ko Arabako Txapelketa jokatuko duten 18 bertsolarien zerrenda.

Larunbat honetan, urriak 11, 17:30ean, Elosuko aretoan jokatuko da 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketarako 5.aurre-kanporaketa.

Aintzane Irazusta gai-emailearen gidaritzapean Felipe Zelaieta, Maria Izaga, Maddalen Arrausi, Unai Argote, Maria Fuentes eta Irati Ruiz de Pinedo arituko dira.

Saioaren irabazleak lortuko du txartela 2015ean jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketarako, aurreko bi asteburuetan jokatutako 4 aurre- kanporaketen irabazleak bezala, hau da, Zigor Enbeita, Xabi Igoa, Paula Amilburu eta Unai Mendibil. Hamahiru bertsolarien zerrenda osatzeko sailkapen orokorrari begiratuko zaio eta 2013ko Txapelketaren 5 finalistekin batera dute zerrenda definitiboa.  

Jarraipena, sailkapena... http://www.bertsozale.eus/eu/araba/2015eko-arabako-bertsolari-txapelketarako-aurre-kanporaketak

2014-10-11 abtx15 5 aurrekanporaketa Elosu