Araba

Irakasle bat kontratatzeko eskaintza zabaldu du Arabako Bertsozale Elkarteak

2021/06/28
Arabako Bertsozale Elkarteak irakaslea behar du lanaldi erdian. Interesdunek uztailaren 9a baino lehen bidali behar du Curriculum Vitae-a eta motibazio gutuna.

Arabako Bertsozale Elkarteak irakaslea behar du lanaldi erdian, 2021ko irailean hasiko litzateke
Interesdunek uztailaren 9a baino lehen bidali beharko dituzte Curriculum Vitae-a eta motibazio gutuna.
helbidera.

Hezkuntza arautuan eta bertso-eskoletan irakasle lanpostua betetzeko pertsona bat behar du Arabako Bertsozale Elkarteak. Klaseak gehienbat Gasteizen izatea aurreikusten da, baino komeni da gidabaimena eta autoa izatea, baten bat hortik kanpo suertatu daiteke eta. Hainbat ekintza osagarritan begirale lana ere egin beharko du.

Ezinbestekoa da unibertsitate gradua/ lizentziatura edo irakasle ikasketak izatea. Gidabaimena eta autoa hobestuko dira. Gainera, kontutan hartuko da bertsolaritzarekin duen harremana, izan bertso-eskolan, Bertsozale Elkartean edo antolatzaile gisa. Hezkuntzan duen esperientzia ere baloratuko da, bai arautuan, bai ez-arautuan eta baita aisialdian ere. Azkenik, harremanetarako erraztasuna, talde lanerako gaitasuna eta haur eta gazteekin izandako esperientzia ere kontuan hartuko dira.

Urtebeteko lanaldi erdiko jarduna eskaintzen da, luzatzeko aukerarekin. Uztailaren 9rako bidali beharko dituzte interesdunek Curriculum Vitae-a eta motibazio gutuna; irailean formazioa jaso, planifikatu eta ordutegia osatu beharko dute ikastetxeekin  koordinatuz. Urrian hasiko da eskolaz eskola klaseak ematen.

Informazio gehiago:
Arabako Bertsozale Elkartea - Amaia Zentroa - Benito Perez galdos z/g
- 945010505 – 688616531