Araba

Gorbeialdeko bertso abentura ekainean Manurgan

2021/05/26
2021eko ekainaren 22, 23 eta 24ean Manurgan izango da urteroko Bertso Abentura. Autobus zerbitzua ere egongo da ekainaren 22an goizean joateko eta 24ean arratsaldean itzultzeko. Izen ematea Ekainaren 11a baino lehen burutu beharko da, ONLINE.

Udaberrian izan behar zen barnetegia urtero bezala egiterik izan ez bazen ere, aurten udako lehen egunetan barnetegia aurrera ateratzea erabaki dute Arabako Bertsozale Elkarteak eta Gorbeialdeko kuadrilak.

Manurgako aterpetxean berriz ere elkartzeko aukera izango dute 10 urtetik 13 urtera bitarteko Legutio, Aramaio, Zigoitia, Zuia, Arrazua-Ubarrundia eta Aramaioko udalerrietako haur bertsozaleek.

Manurgako hiru eguneko egonaldian eskualdea eta ingurunea ezagutu, eskualdeko bertsolarien bisita jaso eta hitzarekin jolasteko aukera paregabea izango dute. Izen ematea errez eta erosoa izango da, Ekainaren 11a baino lehen WEB gune honen bitartez egin beharrekoa. Ekainaren 11tik 18ra matrikula formalizatu eta ordainketa egingo da. Egonaldiak 45 euroko kostua izango du parte hartzaileentzako.

IZEN EMATEA ONLINE


Informazio gehiago Arabako Bertsozale Elkartea edo Gorbeialdeko kuadrilako Euskara zerbitzuan

EGONALDIARI BURUZKO ESKUORRIA DESKARGATU 


Arabako Bertsozale Elkartea
AMAIA ZENTROA
945 010 505
araba@bertsozale.eus

Gorbeialdeko kuadrilako
EUSKARA ZERBITZUA
945 430 167
euskara@gorbeialdea.eus

 

BERTSO ABENTURA MANURGAN

 

GORBEIALDEKO BERTSO ABENTURA MANURGAN