Araba

Gazteentzako egonaldia IRAILEAN

2020/07/01
14-18 urteko Arabar gazteetzako "Bertsoa bizi gazte" egonaldia antolatu du Arabako Bertsozale Elkarteak Manurgako Aterpetxean, Irailaren 1, 2 eta 3rako.

Egonaldia, Zigoitiko udalarekin lankidetzari esker atera da aurrera, eta herrialde osoko gazteak daude gonbidatuta. Sormena, inguruaren ezagutza eta lagunartea izango dira protagonista nagusi, Gorbeia magalean kokatutako paraje zoragarrian. Ez da aspertzeko betarik izango.

Izen ematea Uztailaren 20a baino lehen egin beharko da  eta Zigoitiko gazteek lehentasuna izango dute. Barnetegiaren kostua pertsonako 35 eurokoa da.

Informazio gehiago behar izanez gero idatzi araba@bertsozale.eus

 

IZENA EMAN ONLINE

               ERANTSI BEHARREKO DOKUMETUAK

  1. Gurasoen baimena sinatua DESKARGATU
  2. Diru sarreraren ziurtagiria 

BBG egonaldia Irailaren 1, 2 eta 3an