Araba

Gazte sortegian izen ematea zabalik

2018/06/04
Gazte sortegia, sormen laborategian 2018-2019 ikasturtean zehar izena emateko aurrematrikularako epea zabalik dago.

Apirilean Kanpezuko Ibernalon burutu zen sormen laborategiak 2018-2019ko ikasturtean zehar, urritik apirilera bitartean ikasturteko osoko eskola forma hartuko du.

"Gazte sortegiak" astelehenero 17etatik 18:30etara burutuko da Oihaneder Euskararen Etxean. Lau kultur diziplina landuko dira, hala nola Oihane Pereak bertsolaritza, Jon Basagurenek musika, Unai Lopez de Armentiak antzerkia eta Maider Oleagak ikus-entzunezkoen laborategiak.

Aurrematrikula egiteko epea zabalik egongo da ekainaren 17ra arte. Behin betiko matrikula irailaren 10etik 24ra egin beharko da. Eskolak 100 €ko prezioa du, amaierako asteburua barne.

14-18 urte bitarteko gazteei zuzendua dago, lagun artean sormena bizitzea, gazte sortzaileen sarea elikatzea eta euskararen erabileran eta gaitasunean eragitea du helburu.   

Izen-ematea:

- sortegiak@oihaneder.eus helbidera zure izen-abizenak,  NAN-a, jaiotze data, ikastetxea, herria, auzoa, kontakturako telefonoa eta emaila bidalita

edota

-Internet bidez hemen klikatuta

Plazak mugatuak dira, beraz izen-emate hurrenkera errespetatuko da. 

Informazio gehiago: http://oihaneder.eus/sormena-bizitzeko-laborategi-gaztea/

Klikatu hemen eta eskura ezazu eskuorria