Araba

Gasteizko Bertso Udal Lantegian martxan

2015/09/10
Bertsoarekin gozatzeko, bertsotan gozatzeko... Gasteizko Bertso Udal Lantegian izena emateko 2.epea zabalik irailaren 17-24 bitarte.

Gasteizko Bertso Udal Lantegian izena eman nahi duten bertsolari eta bertsozaleentzat!!

Lantegia astelehenetan, 19:30etik 21etara, Iparralde Gizarte Etxean.

"Bertsolaritzan murgiltzea da helburua; metodologia ludiko baten bitartez hitzean oinarritzen den bat-batekotasun teknika hori ikasiko da hasteko, ondoren bakarka zein taldeka sormena sustatze aldera. Helburuak: bertsoa idatziz egiten ikastea, inprobisatzeko lehen urratsak ematea, lotsa galtzea eta hitzekin jolas eginez ondo pasatzea. Edukiak: idatzizko bertsogintza eta bat-bateko bertsogintza, bertso mota eta neurri desberdinak, oinarrizko doinuak, alderdi kinesikoa (kantaera eta gorputz espresioa), memoria, sormena eta inprobisazioa, teknika, bertsoak epaitzeko irizpideak, bertsolaritzari buruzko ezagutza orokorra."