Gasteiz eta Aiaraldeko faktoriako bertso eskoletan izen ematea zabalik

2021/09/13
Gasteizen Abetxuku Gizarte Etxean, Iparralde Gizarte Etxean eta Amaia zentroko bertso eskoletako izena emateko epea ireki da. Halaber, Laudion Aiaraldeko faktorian ere izena emateko aukera zabaldu da.

Udako deskantsuaren ostean berriz ere heldu da bertso eskolak martxan jartzeko unea. Dagoeneko zabalik dira Gasteizen eta Laudion izena emateko epeak. 

GASTEIZ

GASTEIZKO UDALA eta ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEAren eskutik

*ABETXUKO Gizarte Etxean, ostegunetan 19etatik 20:30etara, 14 urtez gorako gazte eta helduentzat.

Izen ematea: irailaren 14tik 30era. Edozein Gizarte Etxetan edo  online hemen 
*IPARRALDE Gizarte Etxean, astelehenetan 19:15etik 20:45era, 14 urtez gorako gazte eta helduentzat.
Izen ematea: irailaren 14tik 30era. Edozein Gizarte Etxetan edo  online hemen
EUSKHARAN eta ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEAren eskutik.
AMAIA Zentroan
*HAURRAK 10 urtetatik 14 urtera bitartean HASIERA MAILA.
-ASTEAZKENETAN 17:30etik 18:30era.
-OSTIRALETAN 17:30etik 18:30era.

 

*GAZTEAK 14 urtera aurrera. 
-HASIERA MAILA: ASTEAZKENETAN 18:30etik 19:30era.
-ERDI MAILA: OSTIRALETAN 14:30etik 17:30era.
-TREBAKUNTZA: OSTEGUNETAN 17etan.
-KANTAERA ETA GORPUTZ ADIERAZPENA BERTSOTAN, OSTIRALETAN 17:30etik 19etara.
*HELDUAK  
-ERDI MAILA: OSTEGUNETAN 19etatik 20:30era.
LAUDIO
FAKTORIAK eta ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEAren eskutik

* FAKTORIAn, haurrak,nerabeak, gazteak, helduak... guztiontzako eskaintza.

Izen ematea: irailaren 19a baino lehen, online hemen 
Bertso Eskolaren aurkezpen jaia: Irailak 26, igandea, 17etan FAKTORIAN bertsoak, musika eta askari agroekologikoa