Araba

2026ko Arabako bertsolari Txapelketako gai jartzaile taldea martxan jartzera doa

2025/09/10
2026ko Arabako bertsolari Txapelketako gai jartzaile taldea martxan jartzera doa

2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa  urtarriletik martxoaren 28a bitarte burutuko da.

Aurtengo udazkenean berriz, Txapelketara sailkatze fasea jokatuko da, beraz gai-jartzaile taldea martxan jartzera doa.

Deialdi zabala egin nahi dugu gai-jartzaile taldean parte hartu nahi duenarentzat.

Interesa dutenekin bilera bat egingo dugu irailaren 23ean, asteartea, 18:00etan Gasteizko Amaia zentroan; datak, faseak, ariketak, lan dinamika… azaltzeko eta gaiak lantzen hasteko.

Gai-jartzaile taldean parte hartzeko aukera ezberdinak daude: gaietarako ideiak ematen, gaiak sortzen, saioak aurkezten...

Interesa izanez gero harremanetan ipini   helbidean edota 675707971 telefono zenbakian.