Araba

Erabakita geratu dira aurtengo Arabako Bertso Eskolarteko finalistak nortzuk diren

2020/06/06
Festa, mozorro eta jai giroan eman zaio amaiera, 14tik beherakoen XXV. Arabako Bertso Eskolarteko online beriziari, nola bestela.

2020ko udaberrian Arabako haur zein gaztetxoenek, etxetik, kobazuloaren barren barrenetik ateratakoak izan dira egindako bertso lanak. Saguzarren erara oinak buruan jarrita! 

Zein animalia bihurtuko liratekeen, ikusezin balira zer egingo luketen edota mundua nola ikusten duten erakutsi dute errimak josiz, koplak osatuz. 

Egoerak egoera, aurtengoa ere polita izan da, eskerrik asko Araba mailan parte hartu duzuen 700 AIARALDEKO, ARABAR ERRIOXAKO, GASTEIZKO, LAUTADAKO eta MENDIALEDEKO bertsolari txikiei. Hurrengo urtean gehiago!

Zahar zein gazte, sorgin eta saguzar, mutil zein neska, pirata edo yogalari, denak ere ameslari... 

Hemen ikus daitezke, irailaren 13an, goiz pasa Hontza Xtrem abentura parkera joateko saria irabazi duten lanen sortzaileak:

OHARRA: Hemen ikus eta entzun ditzakezue lehen fasera igarotako lanak, euren artean finalistenak ere egongo dira: https://www.bertsozale.eus/eu/araba/albisteak/idatzizko-eskolarteko-eskualde-bakoitzeko-lan-aukeratuak