Araba

Arabako eskualde ezberdinetako haur eta gaztetxoek Espejon egin dute bat

2026/04/15
Aiaraldeko, Lautadako, Gorbeialdeko eta Oiongo haur eta gaztetxoek Espejon egin zuten egonaldia Pazko Asteko oporraldian.

Aurtengo udaberriko oporretan ere egun ederrak pasa genituen Espejon. Eguraldia lagun, 60 begiratu eta 8 begirale edo arduradun elkartu ginen lehen txandan eta Lautadako eta Aiaraldeko 30 bigarrenean. Lehen taldea apirilaren 7tik 9ra eta bigarrena 9tik 11ra. 

Eguraldi aproposa izan geniuen egunak zukutzeko, 3 egun zoragarri pasatu zituzten gure gaztetxoek, bertso abentura ilusioz eta bertso doinuz bizitzeko asmoz. Plangintzari dagokionez, denetariko ekintzak egiteko aukera izan genuen, talde kohesioari lotutakoak, elkar ezagutzeko ekintzak, jarduera ludikoak eta bertsoarekin lotura gehiago daukaten kontu batzuk ere.

Hamaika jolasetan aritu dira hala nola: bandera jolasa errimekin, marrazki eta memoriarekin lotutakoak, piratak eta merkanteak, altxorraren bila... Baronatarren gaztelura irteera, errekan bainotxoak, bertso eskolak, gaubelak…

Afalostean, egunari amaiera emateko, hamaika momentu polit bizi izan genituen Among us jolasa imitatuz gaubela paregabea burutu genuen esaterako. 

Bertso saio bikainaz gozatzeko aukera ere izan genuen, ikusteko aukera bakarrik ez saioa antolatzeko parada era izan zuten gaztetxoenek, txoko ezberdinetan banatu ginen, saioaren apainketa, bertsolariei elkarrizketa, gai jartzaile taldea eta bertso eskolarako animatu ziren gaztetxoak taldeka aritu ziren jolasean arratsaldean zehar.

Lehen txandan, Iñaki Viñaspre, arabako bertsolari txapeldunaren bisita izan genuen. Bigarrenean, Ekaitz Samaniego eta Sabin Abarrategiren eskutik entzun genituen bertso ale ederrak. Barnetegiko umeak ere animatu ziren bertso inprobisatuak kantatzera bertsolariekin batera. 

Esperientzia polita benetan. Hurrengo urterako gogotsu, ea berriz horrelako txandak errepikatzeko aukera dugun!