Araba

2018ko Arabako Bertsolari Gaztetxoen Eskolartekoa eta Bertsoa Bizi Gazte Eguna

2018/05/03
Datorren larunbatean, maiatzak 12, Legution ospatuko da Bertso Bizi Gazte egunaren 2. edizioa, egunaren baitan Arabako Bertsolari Gaztetxoen XXIII. Eskolartekoa

Bertsoa Bizi Gazte lehiaketako bideoklipen emanaldiak emango dio hasiera egunari eta hamaiketako ostean 14-18 urte artekoen Eskolarteko saioa burutuko da.

Martin Abarrategi, Peru Amorrortu, Aroa Arrizubieta, Beñat Cano, Mikel Martin eta Aitor Ugarte arituko dira norgehiagokan.

Ondoren bazkaria izango da (bazkarian izena emateko, deitu edo bidali mezu edota whatsapp bat 688 69 58 75 zenbakira edota bidali mezu bat email helbide honetara: bertsoabizi@gmail.com). Izena emateko azken eguna asteazkena, maiatzaren 9a izango da,

Jarraian sari banaketa eta amaiera jaia izango da.

Egun handia izango da, animatu!