Araba

Maiatzean goiak joko du 2018ko Arabako eskolartekoak

2018/05/08
Bi adin tarte, 4tik beherakoak eta 14-18 urte artekoak. 14tik beherakoak lehiarik gabe bat batean edota bertso sorta idatzien lehiaketan parte hartuko dute. Eskualdez eskualdeko topaketa burutuko da. 14-18 urte artekoak, maiatzaren 12an, Legution lehiatuko dira bat batean Bertsoa Bizi Gazte egunaren baitan.

Dagoeneko hasi dira bertsoak idazten eskolartekorako 14 urte azpiko bertso zaleak. Izan ere, pasa den urtean egin bezala, aurten ere, taldekako bertso idatzien bidez osatuko dira bailaraz bailara topaketak.Hauetxek dira tokian toki esku artean ditugun topaketak:

 

Lautadako topaketa maiatzak 11 Aguraingo Zabalarte aretoan 18:00etan

Gorbeialdeko topaketa maiatzak11 Aramaioko Sastiñan, 17:30ean

Aiaraldeko topaketa maiatzak 18 Amurrioko katekesi aretoan 18:00etan

Mendialdeko topaketa maiatzak 18 Kanpezuko kultur etxean 17:00etan

Gasteizko topaketa maiatzak 19 Gasteizko Beñat Etxeparen (Iparralde Gizarte Etxea)  11:00etan

Arabar Errioxako topaketa maiatzak 20 Oiongo plazan 13:00ean

 

Ondoren, bertso sorta sailkatuek Araba mailako topaketa nagusian kantatzeko aukera izango dute, hain zuzen, maiatzaren 26an Zigoitiko frontoian egingo den jaian. Bertan bertso idatziak abestu eta sariak banatzeaz gain, arabako txikienak bat batean entzuteko aukera izango dugu.

 

Bestetik, 14 18 urte artekoen jardunean, BBG egunaren baitan jokatuko da bat bateko bertsolarien finala, hain zuzen Legutioko kultur etxean 12:00etan. Ondoren eta aurretik, bideo klip emanaldi, bazkari eta kontzertuak izango dira.