Araba

Arabako Bertsozale Elkarteak diruz lagundutako saioak antolatzeko eskaintza egin du

2020/07/09
Azken urteetan bezala Arabako Bertsozale Elkarteak diruz lagundutako bertso-saioak antolatzeko eskaintza publikoa egin du.

Arabako Bertsozale Elkarteak bertso saioak antolatzeko eskaintza publikoa egin du, bertso saio tradizionalak (bi bertsolariz osaturiko saioak edo/eta gai jartzaileaz), zein egitasmo honetarako 2019an espresuki sortu ziren bi emanaldi bereziak: Ertzetik emanaldi diziplina anitzekoa eta Arabako elikagaiak+bertsoa+kantua. Arabako Bertsozale Elkarteak saioaren kostuaren erdia diruz lagunduko du.

Bertso saioak antolatuz bertsolaritza ezezaguna den tokietara eta kolektiboengana hurbiltzea, ezagunagoa denean dagoen mugimendua indartzea, ezagunagoa den lekuetan bertsogintza sustatzea, zaleak motibatzea eta erreferente berri esanguratsuak sor daitezen lan egitea dute helburu besteak beste bi egitasmo horiek.

Bestetik, aurten bizitzen ari garen osasun krisialdiak plaza gelditu du tarte batez. Udan berriro ere saioak martxan jartzeko aukera izan dugu, orain badakigu bertsozaleak eta bertsolariak babesteko zein segurtasun neurri hartu behar ditugun bertso ekitaldietan. Hemen ikus dezakezu nola ari diren bertso saioak antolatzen.  

Irizpideak, epeak eta informazio gehiago hemen.