Araba

Bertxoratu gurekin!! Zatoz Bertso Eskolara

2018/10/01
Urriarekin batera hasiko da bertso-eskolen ikasturte berria lurralde osoan.

BERTXORATU lelopean bertso eskolara animatzen deialdia zabaldu dute Arabako bertso-eskoletako Irakasle eta arduradunek, apaizari, autoritateari eta medikuari kontra egiteko besterik ez bada ere.

Bertso-eskolan lagun arte atsegina topatzeaz gain, euskaraz bizi eta hizkuntzarekin jolas eginez, sormena landu eta ederki pasatzeko txoko bat aurkituko duzue.

Aurtengo ikasturtean  150 ikasle espero dira bertso-eskolan, 6 eskualdetako 10 herritan eskainiko dira.

Haur,  gazte eta helduak, hasiberriak, bat-batean hasi nahi dutenak eta trebatzen ari direnak, guztiontzako izango da lekua.

Adi! Herriz herriko aurkezpenak aste honetan hasi eta urriaren 19an amaituko dira.

 

BERTXORATU GUREKIN!

Internet bidez izena  emateko KLIK EGIN

Edo bestela hemen duzuen eskuorria bete eta Elkartera bertara eraman.

INFO + www.bertsozale.eus/araba/bertso-eskolak

 

HARREMANETARAKO:

Arabako Bertsozale Elkartea

AMAIA ZENTROA. Benito Pérez Galdos z/g

01002 GASTEIZ - tel: 945 010505 - 688616531

Fax: 945288275 - E-posta: araba@bertsozale.eus