Araba

Aitor Ugartek irabazi du 2017ko Bertxoko sariketa

2017/12/01
Hala Bedi tabernan, 100 lagunen aurrean eta buruz burukoa Unai Andarekin aritu ondoren Aitor Ugartek irabazi du Bertxoko sariketaren finala.

Azaroan, Arabako 8 bertsolari gazteek, bikotea haiek aukeratutako beste bertsolari batekin jokatu zituzten 4 kanporaketak. Saio bakoitzetik bertsolari gazte bat sailkatu zen, eta horrela osatu zen finala:  Xabier Antia, Aitor Ugarte,  Asier Rubio eta Unai Anda

Aitor Ugartek irabazi du 2017ko Bertxoko sariketa 5Finala Gasteizko Hala Bedi tabernan jokatu zen. Kanpoko hotzari kontra eginez, giro goxoa sortu zen. Pikoteoren ostean, taberna entzulez betetako saioa, Peio Ormazabalek eta Maddi Sarasuak gai-emaileek gidatu zuten.

Kanta edo doinu ezagun batean agur bikainak kantatu zituzten bertsolariek, eta hasierako ariketa klasikoen ondoren ariketa berriagoetan aritu ziren 4 bertsolariak. Hauexek finaleko ariketak:

-Agur berezia eta puntuagarria
-3na bertso 8ko handian
-3na bertso 8ko txikian
-Rapa Serapioren erara
-Bakarka bertso bat abestu entzundako audio bati
-Puntu erantzunak elkarri jarri laurak elkarrekin librean. Lehenak bukatzen duen oinarekin hasi bigarrena. Bina bertso.
-Koplatan binaka
-Buruz burukoa: kontestualizatuta egoera batean, 3na bertso 8ko txikian

2017-11-30 gasteiz hala bedi tabernan bertxoko finala 1Epaileen erabakiaren ondorioz Aitor Ugarte eta Unai Anda pasatu ziren buruz burukora. Gurasoek tabernara berriro ekarritako bi umeen ahotsetik kantatu zuten bi bertsolariek.

Ariketa honen ostean Aitor Ugarte izan zen irabazlea.

Kamiseta, turuta eta ez-txapela bana oroigarri gisa soinean kantatu zituzten 2017ko Bertxoko Sariketaren bukaerako agurrak.

2017-11-30 gasteiz hala bedi tabernan bertxoko finala 2