Araba

Bertxoko Sariketa berrituta dator

2013/10/28
2013ko Bertxoko Sariketa 6 bikote arteko sariketa izango da.

2002an Arabako Bertsozale Elkarteak eta Gasteizko Bagare Kultur Elkarteak bertsolari gazteak plazaratzeko Bertsotan BAGARE Sariketa  martxan ipini zuten. Bost urtetan zehar sariketaren finalaren jokalekua Gasteizko Bagare  elkarte ezaguna izan zen. 2007an Gasteizko Bagare elkartea desagertu ondoren Bagare Sariketa BERTXOKO Sariketa bihurtu zen, Hala Bedi irrati libreko bertsolaritzaren inguruko irratsaioaren izen berbera.

Geroztik, Arabako Bertsozale Elkartea eta Hala Bedi Irratiaren arteko lankidetzari esker martxan dago.

2012ko ediziora arte gazteen arteko sariketa izan da BERTXOKO.

2013an formatu aldaketa emanda, bikoteen arteko sariketa bihurtu da.

Hauexek dira bikoteak:
- Julen Zulaika eta Paula Amilburu
- Orlando Arreitunandia eta Iker Olabarrieta
- Oihane Perea eta Iker Pastor
- Zigor Enbeita eta Asier Zubizarreta
- Ruben Sanchez eta Unai Mendibil
- Ander Solozabal eta Jagoba Apaolaza

Hiru kanporaketak Eskuernagan, Izarran eta Kanpezun jokatuko dira. Finala Agurainen.

2013-11-02, larunbata, Eskuernaga

Bertxoko Sariketa. Bertso-afaria. 22:00 Sotera Taberna. Bertsolariak: Orlando Arreitunandia eta Iker Olabarrieta vs Oihane Perea eta Iker Pastor Antolatzailea: Halabedi Irratia eta Arabako Bertsozale Elkartea. Afaria 18 euro, izena emateko 688 695 875. Afal ostean saioak doan.

2013-11-09, larunbata, Izarra

Bertxoko Sariketa. 19:30 Izarrako Gaztetxean. Bertsolariak: Asier Zubizarreta eta Zigor Enbeita vs Ruben Sanchez eta Unai Mendibil Antolatzailea: Halabedi Irratia eta Arabako Bertsozale Elkartea

2013-11-15, ostirala, Kanpezu

Bertxoko Sariketa, kanporaketa. Bertso-afaria 21:30 Ibernalo. Bertsolariak: Julen Zulaika eta Paula Amilburu vs Ander Solozabal eta Jagoba Apaolaza Antolatzailea: Halabedi Irratia eta Arabako Bertsozale Elkartea. Afaria 15 euro, izena emateko 688 695 875. Afal ostean saioak doan.

2013-11-22, ostirala, Agurain

Bertxoko Sariketa, finala. Bertso-afaria Iguaran Elkartea, 21:30 Antolatzailea: Halabedi Irratia eta Arabako Bertsozale Elkartea. Afaria 15 euro, izena emateko 688 695 875. Afal ostean saioak doan.

Informazio gehiago eta jarraipena:

- www.halabedi.org

- www.bertsozale.com/araba

- www.bertsoa.com


bertxoko sariketa